Ekitaldi antolakuntzan hainbat urteko esperientzia izan ondoren, REFLEXION kolektiboak Euskal Herri barnekaldean musika-topaketa berri bat sortzen du.
2019an, elkarteak bere lehen ekitaldia barnekaldean antolatu zuen, Hazparnen.
Datorren maiatzaren 29tik 31ra, bere lehen festibala sortuko du jatorrizko leku horretatik hurbil, Donamatiriko tontonrretan, bere hasierako oihartzun sinboliko gisa.
Musika adierazpenerako, trukaketarako eta errespeturako espazio gisa pentsatua, REFLEXION Festibala Euskal Herriko mendien artean panorama harrigarria eskaintzen duen parentesia izanen da.
Egunerokotasunetik urrun, festibal ttipi honek, musika bizitzeko beste modu bat proposatzen du: artistengandik hurbilago, soinutik hurbilago, besteengandik hurbilago.
Bere soinu-sistema propioarekin eta neurrira egindako eszenografiarekin, festibalak modu autonomoan funtzionatzen du eta publikoa denboraz kanpoko esperientzia baterako sortutako ingurumen musikal batean murgiltzera gomitatzen du.
Kazetari eta babesleak, aurkitu edizioko prentsa-dosier osoa irudi eta xehetasun ofizial guztiekin.
Lagun iezaguzu jaialdia hobetzen hurrengo edizioetarako zure iritziak, inpresioak eta ideiak gure foroan partekatuz.
Bizirik mantendu festibaleko esperientzia. Ikusi eta deskargatu edizioko argazki ofizial guztiak gure espazio partekatuan.